Erriberako Merkatuak zerbitzu berria aurkeztu du. Online salmentarako webgunean nahi duzun produktua edo postua aukera dezakezu zure erosketa egiteko. www.lariberaonline.com
Merkatutik zure sukaldera
Erriberako merkatuak bere izateari eutsi ahal izan dio zenbait mendetako historian.
Eskaintzen dituen ohiko kalitatea, aniztasuna eta salgaien freskotasuna dira bertoko baliorik nagusiena. Zaporez eta tradizioz betetako sukaldaritza gustatzen bazaizu, gure landa-inguruneko zein itsasoko osagai guztiak aurkituko dituzu: Bizkaiko ortuetako barazkiak, portuetara iritsi berri diren arrainak, gure abeltzainek mimo handiz ekoiztutako haragiak… Lehen mailako kalitatea!
Etxeko ogia, benetako fruta, perretxikoak, ozpinetakoak, kontserbak ere baditugu… Eskaintza zabal-zabala, beraz!
Doako nutrizionista zerbitzua
Asteartero, 10:00etatik 11:00etara, Erriberako Merkatuak doako nutrizio-hezkuntzarako zerbitzua eskaintzen die bezeroei. Andrea Campa Acha giza nutrizio eta dietetikako tituludunak emango du. Andrea Campa Acha giza nutrizio eta dietetikako tituludunak emango du hornidura-merkatu honetako lehen solairuan. Helburua nutrizio-hezkuntza hobetzea eta ohitura osasungarriak sustatzea da, elikadurari buruzko galdera eta zalantza orokorrak argitzeaz gain.
Asteazkeneko saskia
‘Asteazkeneko saskia’, lehen mailako 30 produktu fresko baino gehiago prezio berezietan. Saltoki bakoitzak elikagai bat eskaintzen du promozioan, beti oinarrizkoa dena: ogia, haragia, arraina, oilaskoa, arrautzak, esnekiak, frutak, barazkiak… Horrela, bezeroek erosketa-saskia preziorik onenean eskuratu ahal izango dute.