DendART: Memoriaz eta kontatzeko istorioz betetako guneak
DENDART ibilbide kulturaleko proposamena da, Bilbon erreferentziazkoak diren pertsonaia eta elementuen keinuz betea, merkataritzaren eta auzoaren beraren ingurunea hobetzeko. Aldi berean, pizgarria izan nahi du herritarrek tokiko kontsumoa egin dezaten eta beste negozio mota batzuk sortu eta agertu daitezen.
DENDART orain lehenengo aldiz martxan jarriko den proiektua da, eta, aurrez azaldu enez, Bilbo Zaharrean, San Frantziskon eta Zabalan itxita eta jarduera barik dauden saltokietako pertsianak, paretak eta hormak jantzi nahi izan ditu.
Ekimen aitzindaria da, Udalak sustatua, Eusko Jaurlaritzak finantzatua eta BilbaoHistoriko elkarteak eta bertako merkatarien elkarteak gertutik lagundua. Hiri-espazioa berpiztu nahi du mural artistikoen bitartez, eta horietan establezimendu bakoitza berezia eta pertsonala izatea eragiten duen alderdi gizatiarra irudikatu nahi da. Proposamenak “karga bisual handia du ingurunea edertzeko eta hobetzeko, eta ibilbide kultural bat sortuko du; ibilbide hori, aldi berean, tokiko eta kalitatezko kontsumorako pizgarria izan nahi du, bai eta beste negozio mota batzuk sortzeko ere”.
Ibilbide nabarmeneko bost artistak, Kiko Alcazar komisarioak gidatuta, hamar lan piktorikoak egin dituzte Maiatzaren Biko, Castillo Jeneralaren, Lamana eta Bailen kaleetan zehar.
Osagarri gisa, hurrengo hauek egingo dira:
- Erakusketak Alcazarren eskutik Expogelan (San Frantzisko, 32) eta San Frantziskoko Zentro Zibikoan (Mariaren Bihotza plaza 2) urtarrilaren 15etik aurrera.
- Bisita gidatuak larunbatetan, urtarrilaren 25ean eta otsailaren 1ean, 11:45etik aurrera.
- Joan nahi duenak izena eman ahal izango du BilbaoHistoriko elkarteko nahiz San Frantziskoko, Bilbo Zaharreko eta Zabalako Merkatarien eta Enpresen elkarteekin harremanetan jarrita honako helbide elektroniko hauen bitartez: [email protected] / [email protected]. Telefono-zenbaki hauen bitartez ere eman daiteke izena: 609 693 679 / 94 679 33 79.
- Mahai-ingurua artistekin eta komisarioarekin BBK Kunan, urtarrilaren 24an, 18:00etan.