Bilbok sukaldaritza-pasaportea du

Bilbok sukaldaritza-pasaportea du

Munduko sukaldaritza eta zaporeez gozatzeko ibilbide gastronomiko bat proposatzen dizugu

Orain dela gutxi arte, kanpora bidaiatzen genuenean gehien gustatzen zitzaigun gauzetako bat zapore berriak ezagutzea zen… Aldiz, berriz probatu arte denbora asko pasatuko zela pentsatzea zen penarik handienetako bat. Gaur egun, zorionez, gauzak aldatu dira. Egungo Bilboko eskaintza gastronomikoa internazionala da, eta mahai gainean ‘bidaiatzeko’ aukera ematen diguten jatetxeak aurki ditzakegu. Hortaz, aste honetan, gure ibilbide gastronomiko originalena aurkezten dizuegu.

Ondori Botxo, comida asiática en Bilbao
Restaurante Ondori Botxo.

Hasteko, Asia eta euskal sukaldaritzaren arteko nahaste xelebre bat. Horretaz gozatzeko Ondori Botxotik pasa gaitezke. Hemen den-dena gozo dagoenez gomendio bat egitea zail egiten zaigu; eta gainera, azkar ibili behar dugu Jurgi Arejita sukaldariaren irudimenak ez baitu mugarik eta gutxira aldatzen duelako menua. Hau da, dagoeneko agian ezin izango duzu probatu porru eta shitake-brandadaz betetako atun-kaneloia, edo bakailao-gofrea kimuchee bizkaitarrarekin, baina, ez kezkatu, alternatibak ere merezi du eta.

Pintxo del Ondori Botxo, Premio a la creatividad
Pintxo del Ondori Botxo, Premio a la creatividad
Restaurante Dando la Brasa en Bilbao

Pazifikoaren alde batetik bestera igaroz, Dando la Brasa jatetxeko César ‘Kunta’ Escuderok beste ukitu bat ematen dio fusio berezi honi. Hauek Nikkei sukaldaritzan trebeak dira, hau da, Japonia eta Peruko tradizioak batzen dituzte, baina, tokiko hornitzaileak erabiliz: Arrietako barazkiak, Mungiako ogia, Maruriko izozkiak… Gainera, txingarrak erabiltzen dituzte, nola ez! Hainbat espezialitate dituzu aukeran: bieirak txingarretan berenjena-purearekin, codium alga eta lima, zezina eta choclo kroketak, edo karramarro-baoa.

Peruko proposamena bakarrik gustuko izan baduzu, Waman jatetxera joan zaitezke. Bertako Gabriel Huaman sukaldariak Eneko Atxarekin eta euskal produktuekin duen prestakuntzaz baliatzen da haren gurasoengandik jaso duen sukaldaritzari itxura berri emateko, Deustuko Rocoto jatetxearen buru baitira ere. Hemen, pisco sour klasikoarekin edo foie eta lucuma turroi originalarekin has gaitezke. Ondoren, limoi arraina edo txerrikume terrina carapulcra purearekin jarraitzeko.

waman salon1 min
Restaurante Waman, Madariaga Etorbidea, 5.

Amerikar kontinenteko Pazifikoaren kostaldetik  gora eginez gero (eta Colon de Larreategitik), Mexikora iritsiko gara. Edo, behintzat, Bilboko erreferentzia gastronomiko batera: Chilango jatetxea. Ukitu euskalduna falta ez zaien burritoak, entxiladak, takoak, eta guakamole klasikoena aurki dezakegu menuan, Marcelino Barrenechearen eskutik. Azken berrien artean totopoak Tomatillo, mango eta habanero saltsa pikanterekin, txipotle oilaskoa, gazta gainerrea, crèmefraîche eta ozpinez ondutako tipula morea daude. Ausartzen al zara?

IMG 3727 ok min
Restaurante Chilango, Colón de Larreátegui K., 34.
El laterio en Bilbao
El Laterío, Arechaga Kalea, 3.

Bilbo Zaharrera itzuliko gara. Hemen ditugun beste herrialde batzuetako proposamen gastronomikoak oso erakargarriak dira, hala nola, El Laterío tabernarena. Portugalgo eta Kantauriko gourmet-kontserbez gozatzeko aukera paregabea ematen digute Lisboako arrantzaleen ohiko taberna honetan. 25 lata mota baino gehiagoren artean aukeratu ahal izango duzu (bakailaoa, muskuiluak, sardinak, berdela, ezpata-arraina, aingira, berberetxoak, triku-kabiarra…), baita Lusitaniako gazta, iberikoak, gildak… ere. Guztiak familia kontserba-enpresa txikietakoak. Delicatesen produktuak mokadutxo perfektu batentzako. Edariei dagokienez, imajina dezakezunez, ondoko herrialdeko gauzarik onenak aurkituko dituzu: ardo berdea, Super Bock garagardo portugaldarra, ginja gerezi-likore tipikoa, eta, jakina, Oporto ospetsua.

Demaio pizzeria en Bilbao

Italiar sukaldaritzako edozein ibilbide gastronomikotan ezin da haren produktu izarra falta, pizza. Oraingo honetan Demaioren gourmet pizzak proposatzen dizkizugu. Askorentzat Bilboko onenak dira; izan ere, jatetxe hau pizzen Olinpora igo da, Europako Top 50en artean dago, eta Estatuko bosgarren pizzeria onena bihurtu da. Halaber, Repsol Gidako ‘Solete’ batekin saritu dute. Bere karta napoliar eta erromatar pizzek osatzen dute, teknika abangoardistenekin hartzitutako masekin eginak, betiere perfekzioa bilatuz. Eta gutxi balitz, De Maio anaiek Italiako osagai onenak euskal sukaldaritzako osagai bikainenekin batzea lortu dute, hala nola, Bermeoko Hegaluzea, Kantauriko antxoa, Idiazabal gazta edo boletusa.

Demaio pizzeria en Bilbao
Demaio, San Frantzisko Kalea, 10.

Azkenik, gure paseotxo gastronomikoa Magreben amaituko dugu arabiar sukaldaritzarekin liluratzeko. Berebar jatetxea Magrebeko kulturara bidaia bat da, hango gastronomiako plater tipikoenak dastatzeko aukera bikaina: hummusa (r’himaz), taginea, arkume kuskusa, falafela,  musaka… Honen proposamenak asko eta askotarikoak dira, eta horiek guztiak oso erakargarriak. Hala, zer eskatu argi ez baduzu, dastatze-menua eska dezakezu eta jatetxe berbere honen plater bikainenak probatuko dituzula ziurtatzen duzu. Amaitzeko, nola ez, tea eta arabiar pastak.

Berebar, bar pasaporte marroquí en Bilbao
Restaurante Berebar, San Frantzisko Kalea, 65.

Partekatu:

Ibilbide eta plan erlazionatuak

Plana

DendART, arte eta merkataritza bateratzea

Dendart Bilbo Zaharreko, San Frantzisko eta Zabalako negozio itxien eta inaktiboen pertsianak, hormak eta tabikeak jantzi nahi ditu
Plana

Art&Music kontzertu berriak 2025ean

Guggenheim Bilbao Museoak Art & Music zuzeneko musika-programaren barruan 2025ean izango diren kontzertuak aurkeztu ditu.
Plana

Ezagutu Bilboko Komertzio Faboritoak

Gure kaleak egunez egun bizitzaz, konponbideez, berrikuntzaz eta etorkizunaz betetzen dituzten saltokiak.
Plana

Jarri sasoian ondo pasatuz 

Bilboko saltoki eta zentro batzuk gomendatu nahi dizkizugu hezurdura mugitzen eta dibertsioa eta emaitza onak ziurtatzen.