Non hartu garagardo artisaua Bilbon?

Garagardo hotz bat nahi?

Badakigu Alemania garagardoaren herrialde nagusia dela, baina… adi! Bilbon ez garela atzean gelditu. Hemen ere gustu guztietarako garagardo gozo-gozoak aurki ditzakegu.

Garagardo eskaintza zabala duten tabernak ezagutzera goaz, batzuk euren garagardo propioarekin ere!

BASQUERY

Basquery: Artisau-garagardoen fabrika, malta-lantegia.

Basquery-ren garagardoa artisau-eran egiten da Bilbon, Europako ur onenetako batekin egindako errezeta propioen bidez, era askotako malta eho berriekin eta jatorri desberdineko lupuluekin. Hori guztia pasioarekin elkartuta garagardo berezi bat ematen du, heltze-ontzietatik zuzenean zerbitzatzen dena. Arimadun garagardo harrigarria da hau.

Xehetasunarekiko grina.

Arreta handiz landutako errezetak, osagairik onenak, erabat kontrolatutako prozesua, eta produktuarekiko errespetua eta maitasuna behar dira garagardo hau sortzeko.

IMG 1276 min

Bihotz Café: Craft Beer 6 txorrota

Bihotz café giro atseginaren emaitza da, tratu onarekin eta den-dena arreta handiz egiten dute.

Garagardoa gustatzen bazaizu, 6 txorrota eta craft brewers onenak dituzte. Kañeroetako bi finkoa da, eta gainerakoak txandakatu egiten dira une bakoitzean dauden proposamenekin.

La Muga: Garagardo erreferentea Zazpi Kaleetan

11 kañero, horietako lau txandakatuz doazen euskal artisau-garagardoak, eta botilatxoen eskaintza zabala: tokikoak, nazionalak eta internazionalak. La Muga taberna da hau.

2017an Silvia, Sorne eta Abarne ahizpek proiektu berri bati ekin zioten, La Muga sortu zuten. Hasiera-hasieratik garagardo mota asko eskaini nahi zituztela argi zuten, baina ez zen bide erraza izan. Hortaz, Silvia Bartzelonara joan zen informatzera, ikastera eta ideiak hartzera.

Km0 produktuen aldeko apustua eginez (garagardoa bezalako produktu batean ezin zitekeen gutxiago izan) euskal artisau-garagardoko 4 txorrota eskaintzen dituzte (Boga, La Txika de la cerveza, Drunken Bros eta Tio Pepe) eta hauek txandakatuz joaten dira. Hau bai bezeroen gozamena.

Artisau-garagardoa, menuan aukera beganoak eta Bilboko sommelier handientzako erakargarri bihurtu diren 50 ardo-mota baino gehiago.

Izeki taberna cervezas

Izeki Taberna: askotariko garagardoak Deustun

Izeki Tabernak erakargarri asko ditu, bere terraza estalia eta bere garagardo-eskaintza, besteak beste. 30 birra baino gehiago dituzte! Kolore eta jatorri guztietakoak: amerikarrak, belgikarrak, eskoziarrak… eta prezio ezin hobean.

Duela 6 urte, Javi Izeki Tabernaren buru jarri zen. Gustuko du zer saltzen duen jakitea eta Deustuko beste taberna batean aurkitzen zailak diren garagardoak eskaintzea.

40 garagardo-erreferentzia baino gehiago, eta, orain, 5 amerikar berri gehitu dira. Taberna honetan Bidassoa artisau-garagardoak ere nabarmentzen dira.

Bar Singular: Artisau-garagardoa eta gastronomia

Kalitatea eta, bereziki, garagardoa maite dituzuenok, hau da zuen lekua.

Bilboko erdigunean, hiriko garagardoaren beste erreferente bat aurki dezakegu, Bar Singular, non 6 txorrota txandakatzen baitira zapore eta lurrin berriekin bidaiatzeko. Sabino eta Lidek aholkuak ematen dizkiete gurtza-leku horretara garagardo berri bat probatzeko gogoz iristen diren guztiei.

Artisau-garagardoa eta kalitatezkoa, bertakoa eta nazioartekoa.

Partekatu:

Ibilbide eta plan erlazionatuak

Plana

DendART, arte eta merkataritza bateratzea

Dendart Bilbo Zaharreko, San Frantzisko eta Zabalako negozio itxien eta inaktiboen pertsianak, hormak eta tabikeak jantzi nahi ditu
Plana

Art&Music kontzertu berriak 2025ean

Guggenheim Bilbao Museoak Art & Music zuzeneko musika-programaren barruan 2025ean izango diren kontzertuak aurkeztu ditu.
Plana

Ezagutu Bilboko Komertzio Faboritoak

Gure kaleak egunez egun bizitzaz, konponbideez, berrikuntzaz eta etorkizunaz betetzen dituzten saltokiak.
Plana

Jarri sasoian ondo pasatuz 

Bilboko saltoki eta zentro batzuk gomendatu nahi dizkizugu hezurdura mugitzen eta dibertsioa eta emaitza onak ziurtatzen.