Estatuan ekimen aitzindaria da: tokiko merkataritzan bakarrik erabiltzeko opari-txartela izaten lehen hiria da Bilbo.
bilbaodendak-ek estatuko lehen opari txartela atera du Bilboko 2.000 saltoki, taberna eta zerbitzu baino gehiagotan erabiltzeko.
Txartela dagoeneko salgai dago bilbaoDendak-en web orrian www.bilbaodendak.eus, Opari Txartela botoiaren bidez, eta hiru diru-kopuru desberdin eros daitezke: 50, 100 edo 150 euro.
Hurbiltasuna oparitu, gertutasuna oparitu
Opari Txartela edozein erosketa mota egiteko erabil daiteke. Txartel birtual bat da, eta ohituta gauden kreditu edo zordunketa-txartel guztiek bezala funtzionatzen du.
Jarraitzeko pausuak:
- Erosi txartela bilbaoDendak-en webgunean.
- Konfirmazio mezu elektroniko bat jasoko duzu balioztatze kodigo batekin. Horixe, oparia egiten diozun pertsonari eman beharko diozu.
- Opari txartelaren jabeak kodigoa balioztatu eta formulario bat bete beharko du bere datuekin; horrela, txartela erabili ahal izango du. (www.tarjetabilbaodendak.eus )
- Eta listo! Posta elektroniko bidez txartel birtuala jaso, mugikorraren wallet-era gehitu, eta erraz erabiltzeko prest.