Bilboko auzoak erosketak egiteko
Denda bereziak, mota guztietako estiloak, gastronomia, delicatessen, bertoko produktuak, artisautza…
Denda bereziak, mota guztietako estiloak, gastronomia, delicatessen, bertoko produktuak, artisautza… Aukera pilo erosketak egiteko hiriko hainbat tokitan. Arima handiko dendak, harrituko zaituzte!
KALE NAGUSIA / ERCILLA / ELCANO. Marka ospetsuak denda paregabeekin.
COLÓN DE LARREATEGUI / RODRÍGUEZ ARIAS / MÁXIMO AGUIRRE. Azken joerak eta gourmet dendak
Gainera, gourmet produktuak dastatu nahi badituzu, gune honetan ahosabaiak asetzeko hainbat elikagai-saltoki daude. Ez galdu Delicatessen Lopez Oleaga, ardo eta likoreetan espezializatua; edo La Oka, gourmet janaria, eta lehen mailako haragia eta txarkuteria dituena. Euren gastro tabernan, halaber, aperitiboa hartu eta bere espezialitateak dastatu ditzakezu.
Eta Bilboko pintxo famatuak probatu nahi badituzu, ondo-ondoan, hain zuzen, Ledesma kalean, taberna eta jatetxe ugariren artean aukera dezakezu.
INDAUTXU PLAZA / CAMPUZANO PLAZA. Merkataritza espezializatua
Elkarri lotutako bi plaza hauetan espezializazio handiko saltokien eskaintza zabala dago, hala nola, kirolarena. Bertan, Eurosport dugu, eski, golf, padel, snow, skate eta beste hainbat produktutan erreferenteak, eta moda urbanoarekin konbinatuta espazio handi batean. Baita Errekamendi ere, mendiko zaleentzako arropa eta oinetakoak.
Shopping egun oso baten ondoren merezitako atsedena hartu nahi baduzu, zona honetan dauden edozein tabernatan egin dezakezu, guztiak giro onarekin. Ibilbidean zehar, Casilda parkera joan zaitezke ere han baitaude Arte Ederren Museoa eta Bilboko arte-galeriaren bat.
CORREO / BIDEBARRIETA eta JARDINES / VIKTOR / KAPELAGILE / LOTERIA bidegurutzeak. Sekulako merkataritza gune irekia
Bilboko gune historikoa, Zazpi Kaleak (jatorrizkoak) bezala ere ezaguna, hiriko bazter ezagunetakoa da.
Kaleen arteko bidegurutzeak, 40 inguru, bertatik galtzeko eta disfrutatzeko. Leku jendetsu eta bisitatuenetako bat da, eta hurbileko merkataritzaren gauzarik onenak aurki ditzakezu, hala nola, tokiko diseinatzaileen moda-dendak: besteak beste, Serie B, moda urbanoa, garaikidea, funtzionala eta jasangarria duena, edo SKFK, gure ingurunearen artean eta naturan inspiratutako euskal marka etiko eta jasangarria.
Astirik baduzu, Erriberako Merkatua, bitxi arkitektoniko zoragarria, edo Euskal Museoa bisitatzea gomendatzen dizugu. Euskal Herriko bizimodu tradizionalak ezagutzeko aukera izango duzu han, eta, gero, Areatzatik paseotxo bat eman dezakezu, Itsasadarraren ertzetik.
BILBO ZAHARRA
MAIATZAREN BIKO KALEA / ARETXAGA / MARTZANAKO KAIA. Itsasadarrari begira dagoen auzo kosmopolita
Giro aparta, bohemioa eta kosmopolita arnasten da hemen. Auzo xarmagarria, haren nortasun berezia nabarmentzen duten dendekin. Zerbait desberdina aurkituko duzu beti, ideia abangoardistak eta transgresoreak.
Itsasadarrera begira eta Zazpi Kaleen aurrean dauden kaleetan detaileren bat erosteko aukera anitz izango dituzu: diseinatzaile gazteen dendak, artisau-produktuak, liburu, moda, oinetako edo osagarri bereziak, eskuz egindako bitxiak, arte-lokalak… Gainera, sormenezko edo egile sukaldaritza nabarmentzen da hemen ere, kafetegi, taberna eta jatetxe bereziekin. Eta itsasadarrari begira pintxo gozo edo garagardo batez gozatzeko aukera ahaztu gabe. Bista ezin hobeak. Zalantzarik gabe, Bilbo Zaharra modan dago!