Bilboko Udalak aurten ere martxan jarri du euskarazko ikastaro berriak, Biribilko programaren barne, saltokietan euskararen erabilera sustatzeko.
Aurreko urteetan bezala, ekimen hau HABEren, euskaltegi homologatuen eta BilbaoDendak-en lankidetzarekin garatzen da.
Biribilko 2024-2025 euskara ikastaroetan matrikulatzeko epea irailaren 9tik urriaren 11ra arte egongo da zabalik. Ikastaroak modu presentzialean emango dira, beti ere, osasun egoerak horretarako aukera ematen badu.
Matrikulatzeko bete beharreko baldintza bakarra, Bilboko merkataritza establezimendu batean lan egitea da.
Biribilko mantiene su oferta como en años anteriores y da la oportunidad a las y los comerciantes de elegir entre dos opciones:
- euskara komertzialeko oinarrizko ikastaroa: Euskara ez dakiten (edo oso gutxi dakiten) Bilboko establezimenduetako merkatari edota enplegatuak. Ahozko oinarrizko komunikazioa lantzea, merkataritzako egoera arruntetarako hizkuntza-oinarriak ematea.
- eta euskara komertziala hobetzeko ikastaroa, euskara zerbait hitz egiten dakiten Bilboko establezimenduetako merkatari edota enplegatuak. Merkataritza arloko ahozko eta idatzizko euskara maila hobetzea.
Informazio gehiago www.biribilko.eus
Aurtengo edizioak, berrikuntza garrantzitsu bat dakar: ikastaroak amaitutakoan, ordaindutako matrikularen kostu osoa itzuliko zaie ondoko bi baldintzak betetzen dituzten ikasleei:
- Gutxienez klaseen %75era joatea (gutxienez, 68 klase-ordu)
- Klaseetara joatea, gutxienez, maiatzaren 1era arte.